XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain arte egin diren ikerlanen artetik, ordea, III. Ikerlan hau oso entrenatuta dauden kirolariek 2,5 s azpiko iraupena duten sprint-korrikaldi errepikatuak egiten dituztenean Kr-ren balio ergogenikoa erakusten duen lehena da.

SETko lehen 3 sprintetan 2 taldeek lortu zituzten denbora azkarragoak gehigarria hartu eta gero.

Hasierako hobekuntza hau errekuperazio efektu baten ondorioa izan liteke, ikerkuntza denboraldiko azken partidua jokatu eta berehala egin baitzen, eta ikerkuntzak iraun zuen astean zehar entrenamendu mailaren murrizketa nabarmena gertatu zen.

Dena dela, KREATINA taldeak bakarrik mantendu zituen denbora azkarragoak gainerako 3 sprintetan.

Kontuan hartuz i) 6 s edo gutxiagoko iraupena daukaten sprint-ariketetan zehar ATPren ekoizpena ia soilik energia iturri anaerobikoen menpe dagoela (Gaitanos eta lank. 1993; Hultman eta lank. 1991: Serresse eta lank. 1988);

ii) Kr-ren irensketak gaitasun anaerobikoa eta oxigenomentsa akumulatu maximoa areagotzen dituela (Jacobs eta lank. 1997);

iii) eta, SETren ondoren neurtutako odol-laktato balioetan oinarrituta, bide glukolitikoak energi ekoizpenari eginiko ekarpena erlatiboki baxua izan zela onartuz, honako emaitzek SETren bigarren erdian KREATINA taldean PKr-ren bitarteko ATPren birsintesi maila areagotu egin zela aditzera ematen dute.

Kreatinaren gehigarria hartu zuten lagunek odol-laktatoaren kontzentrazio berbera eragin zuen lan kantitate handiago bat burutu zutela aipatu behar da, gorputz-masa handitua gorabehera azkarrago korri egin baitzuten.

Aurkitutako hobekuntza futbol lehiaketetan errendimendurako abantaila mardula izan liteke, jokalari bakoitzak partidu bakoitzean 60-90 sprint inguru burutzen ohi ditu eta, horietariko bakoitzean batez beste 15-25 m-ko distantzia ibiliz (Reilly eta Thomas 1976; Withers eta lank. 1982).

Izan ere, 5 m-tan lortutako 0,02 s-ko batez besteko hobekuntza eta 15 m-tan lortutako 0,03 s-ak 10,3 eta 19,3 cm-ko distantzietara itzul daitezke hurrenez hurren, aurkaria gainditzeko eta, adibidez, baloiaren jabetza lortzeko behar adina.

Emaitza hauek ongi entrenatuta zeuden eta 25 s-ko atsedenaldiak tartekatuz 40 m-ko 8 sprint burutu zituzten eskubaloi-jokalariengan (Aaserud eta lank. 1998), eta izotzean 30 s-oro hasitako 90 m-ko 6 sprint egin zituzten hockeylariengan (Jones eta lank. 1998)